jueves, 3 de noviembre de 2011

USAINAK eta Roque Dalton



 Santiagok usaina ostu didan sentsazioa dut; kalera irten eta zaporerik gabeko aireak inguratu banindu lez sentitzen naiz. Belar, lurrin eta gorputz usain bila nenbilela Roque Daltonekin egin dut topo.




Huelo a color de luto en esos días
Que las flores enferman por su precio
Cuando se muere a secas el que es pobre
Confiando en que ya pronto lloverá
...
Huelo a un animal que sólo yo conozco
Desfallecido sobre el terciopelo
Huelo a dibujo de niño fatal
A eternidad que nadie buscaría.

Roque Dalton Salvadorren jaio zen 1935ean. Txilen, Mexikon eta El Salvadorren hainbat ikasketa burutu zituen eta poesia sari ugari jaso zituen. Ideologiaz komunista,  politikan eta literaturan erabat murgildurik eman zituen haren bizitzaren urte gehienak. 1975ean erail zuten.
Orain urte batzuk deskubritu nuen idazlea da, lagun berezi baten bitartez. Txilen topo egin dut harekin ostera ere, Roquerekin esan nahi dut.
Nik usain berriak bahitu ditut, eta iraganeko batzuk gogoratu, aspaldiko partez.

Berdeak, gardenak. Grisak.
Jazmin usaina eta irribarre atsegina 
Ahotik ihesi.
Menda usaina atertu duenean
Lurraren usaina, hain neurea.
Mandarina usaina bazkalostean,
Esku artean jostari.
Izerdi usaina gizonaren begiradan
Metroan jesarririk, infernutik bueltan.
Sexu usaina ohe bazterrean
Gosaririk gabeko logela hutsik.
Odolezko usainak kolorerik gabeko aurpegietan
Antioju arrakalatuak eta AK-47 besoan,
Heriotzaren usaina du odolak.
Neskatoa, andrea: emakumea
Marrubi usaina, goxoa, mikatza: gorria.
Jaioberriaren gorputzak lilia iduri
Beldurrak ere badu usaina
Eta tristurak: garratza.
Eguzkiak mermelada freskoaren usaina du.
Neure usainaren bila nabil ni, 
Baina baten batek lapurtu dit;
Akaso neure moduko banpiroa izan da.

Así es, a pesar de que Santiago me robe olores, ya me encargo de rescatar nuevos, y recrear los olfateados..

No hay comentarios:

Publicar un comentario