martes, 22 de noviembre de 2011

YO BENDIGO MI SEXO


Me ha revuelto un poquito las entrañas, me ha robado sonrisas...también me ha enojado...pero sobre todo me ha encendido una llamita, otra de las muchas luces que las mujeres guardamos en penumbra...

Emakume iraultzaileak dira Gioconda Belliren " El país de las mujeres" liburuko protagonistak. Emakume lirainak, itsusiak; argalak eta lodiak. Emakume azkarrak eta biziak. Kirolariak batzuk, kafezaleak bestetzuk. Emakume erretzaileak, urduriak. Emakume ziurrak eta beldurtiak..
Bada, gizonezkoen besapetik alde egitea erabakitzen duten emakumeak dira. Hausteskundeak irabazi eta emakumez osaturiko gobernua sortuko da Faguasen, gobernu  ginokratikoa, zehatzago. Gizonak etxeko-gizon bilakatuko dira...(kasu, soldatapean, ez egungo emakume gehienak dauden egoeran).
Haiek ulertu dute gizonek nekez laguntzen dietela ezertan; gizonak beti zelatan dabiltza, beti apaiz, osaba edo aitaren rola dute subkonszientean pizturik. Emakumeek haien espazioa aldarrikatzen dute, imaginarium berria eraikitzeko aukera. Ez dezagun ahantz urte asko direla, gehiegi, botereak gizon aurpegia duela; ez dezagun ahantz urte haietan guztietan gizonek ez digutela emakumeoi geuri dagokigun lekuan bizitzen utzi. Berdintasuna, ezberdintasuna... orri zikinak baino ez dira izan. Gizonek gizonezkoentzako mundua eratu dute, emakumeak pelikularen osagarri dira. Geure munduaren alde matxinatzen garenean, ordea, erotismoaren jabeak garela sinisten dugunean, erotismoa eta emakumea, biak parez-pare, gaitsezten dituzte, beldurti. KOntzeptu zikina dela uste dute askok eta askok, baina erotismoa bada bizitzaren adierazlerik gozagarriena. Erotismoaren atzean maitasuna dago, eta bizitza. Ezinbesteko baldintzak edozein komunitateren biziraupenean.

Fikziozko ( zoritxarrez....) arau berriak deskubritu ditut, emakumeagoak. Emakumeak emakume eta jabe. Emakume eta ama, zaindari, jakintsu.
Hurrengo urratsa, liburuetatik irten eta gure errealitatera jauzi egitea izango da. Izango al da!

" A las mujeres no les mostraban a la Virginia Woolf como referencia ( era loca, se suicidó), ni a la Jane Fonda, ni a Berthe Morisot, Flora Tristán (..)Podían ser brillantes pero lo eran por desadaptadas, porque algo no andaba bien en sus vidas. ( ...) Nadie descalificaba a Van Gogh por haberse cortado una oreja, ni a Hemingway por llenarse la cabeza de perdigones.  A los hombres ningún defecto los bajaba del pedestal, a las mujeres hacía rodar al sótano"

El país de las mujeres. Gioconda Belli.

No hay comentarios:

Publicar un comentario