miércoles, 16 de noviembre de 2011

Yo sigo creyendo..

...Mucha gente pequeña,
En muchos lugares pequeños
Harán cosas pequeñas
Que transformarán al mundo...

Azken boladan eztabaida arraro batzuetan murgildurik izan naiz; hasieran gehiago asaldatzen nintzen; orain, ordea, ihes egiten diet hika-mika ganorabako haiei. Munduak bizi duen desoreka tipologikoa izakion erantzukizuna dela aitortu didate behin eta berriz. Tira, ez nator oso bat iritziarekin baina itsasontziaren norabidea gutxi batzuk erabakitzen dutenez, esaldiaren hizki bat edo beste egiazko izan liteke.
Orduan eskuin hatsa darien personajeen estrategiarekin ohartu naiz: "izakiaren funtsa, naturaren muina, lapurra izatea da. Botereak usteltzen du...ezin dugu berdintasunean oinarrituriko gizartea elikatu, pribilegioak maite ditugulako; alboko laguna nekez laguntzeko kapazak gara, oso geure baitan bildurik bizi gara eta.."  halako hamaika sasigezur gehiago, jarraian, bata bestearen atzetik, ozpinezko lehergailuak bailiran.
Badakizue? nik ez dut halakorik uste...nik ez dut uste mundua konponbiderik gabeko zuloan sarturik dagoenik..ez...baldin eta mundua, gure etxe txikia ere bada...Nik  elkartasunean sinisten dut,  adiskideak laguntzeko senan sinisten dut Gogoan sinisten dut, amets egiteko gaitasunean...Gauzak hobetu ahal direla uste dut, gero eta argiago daukat..Arazo nagusia nor bere buruan sinistea delakoan nago. Zeurorrek sinistu ezean, zer demontre aldatuko duzu, zer berriztu. Zer sortu?
Zorionez, adiskide ameslariak ditut. Gizon eta emakume azkarrak, biziak...eta gure ideiak, proiektuak eta asmoak pertsona duinagoak egiten gaituzte. Gauzak aldatzeko ekinbidea ematen diogu elkarri.

1 comentario: