domingo, 8 de abril de 2012

Durango 1937. Imagina dezagun bizirik gaudela




Gerra zibilaren lehen hegazkin erasoa Otxandion gertatu zen 1936ko uztailean, herriko  jaietan.  Bertan, 57 lagun hil egin ziren. 

Urtebete beranduago, 1937ko martxoaren 31n zehatzago, Durangon beste hegazkin eraso  bortitza gertatu zen. Garai hartan Durango Bizkaiko herririk garrantzitsuenetakoa zen.

Bonbardaketak 336 hildako eragin zituen eta ia 300 bonba jaurti zituzten. Durangok ez zuen  tankera haietako erasoei aurre egiteko inolako babesik. Argazkirik latzena, akaso elizan  gertatutakoa izan liteke; bertan jende ugari bilduta zegoen, leku hura ziurra izan zelakoan  edo, baina bonbek eliza erabat txikitu zuten. Eliza barruan meza ospatzen ari ziren... hondakinen artean 50 gizon, emakume haur eta gudari hilik atera zituzten. Bonbardaketa  amaiturik hegazkinak lurretik 400 metro ingurua jaitsi eta jendeari tiro ematen hasi ziren.


Durango eta Gernikako bonbardaketek historia egin dute inoiz jasandako erasorik ankerrenak jaso izanaren ondorioz.



Durango 1937
Ahantz dezagun suntsidura, oinazea, tristura denik ere. 

Ez ukitu adreilu hautsiok, ez errauts epelok, ez odol itsaskor hau. 

Ez entzun sabai hondatu guzi hauen azpitik ailegatzen diren kexu eta biraoak, ez inondiko 

irrati irabazleren partetik. 

Ez usaindu sufrea, ez usaindu gorpu ilunen hatsa, ez perfume untzi apurturik.

Ez ikusiarena egin sulamek argituriko harroin erorien hiri honi begira, haur esku zuri solte 

Bati begira.

Ez pentsatu bare erre legez arrastatzen garenik,, ez pentsatu izurriten edo herese erreketen

Ondoren bezala oroimin legez bakarrik arrastatzen garenik. 

Ez izutu inguruko eta zeure 

baitango seinale alarmagarriengatik, hitzak ahaztu dituzulako edota haur esku solteak

eskailera hondatuetan barrena, bere amaren bila, bihotza oratu eta bere hatzamar zuriez

 lauskitzen badizu.

Ahantz dezagun hondamendi guzi hau. Desasosegua utzi eta, imajina dezagun mundua 

sosegatua eta ederra dela. Imajina dezagun bizirik gaudela.

Joseba Sarrionandia

No hay comentarios:

Publicar un comentario