martes, 17 de abril de 2012

Egun bat gutxiago

Hay gente que se pasa media vida contando los días para robarle media hora a una mañana; para quebrar distancias y dar vuelta al mundo, solo para una visita..
Las letras bailan nerviosas dentro de los sobres rodeadas de banalidades, cuentos e imaginarios para que ella o el sigan formando parte de nuestra vida..
Hoy nos encontramos con el día internacional de los presos y presas políticas, otro día lleno de contrariedades y controversia..Hoy continúan las cárceles llenas y los derechos vacíos..
Esta carta es solamente una de las miles que podrian escribirse...y que seguramente se hayan escrito con otro nombre y destinatario..


Egun bat gutxiago..

Liburutegiko boligrafo txukunaz hitz batzuk idatzi gura dizkizut;  klasera joan  aurreko azken denbora koxka zuri kukua egiteko aprobetxatuko dut .
Gaur klasera joan naiz eta andereñoak kantu ederra oparitu digu. Nik hura ez nuen amamaren ahotik entzuna. Zuberoaz mintzatu da;  zubereraz, zatika. Amari esan diot  leku hura bisitatu behar dugula. Hurrengoan kantatuko dizut, ados? ( barka, oraindik ere ez dut buruz ikasi..) Hori goizetik; bazkalostean gure Koxkarekin  osteratxo bat egin dut auzotik, etxez aldatu gara ezin geniolako aurreko alogerari eutsi eta hirigunetik dexente aldendu gara. Badu alde onik..apenas dago autorik eta gauean izarrak ikus ditzaket, gainera, amatxok bakarrik paseatzen uzten dit. Lasai antzean somatzen dut hemen gaudenetik eta Koxkarekin ezinezkoa da beldurrik sentitzea..
Atzo Antton auzoko bilera batean izan zen. Abiadura handiko trena herritik 3 kilometrora igaroko da eta oso haserretuta gaude, Antton sutan dago!…munduko lekurik zaratatsuena bilakatuko da herria.  Aitite-amamaren baserria eraitsiko dute, Perurena ere. Badakit Albizuarrei ere ondasun guztia lapurtuko dietena. Nor ote gara, bada, lur zatirik gabe?  Hori oraindik ezin izan dut ulertu..
Bihar matematikako azterketa egin behar dut; Antton jo-ta-ke ibili da ariketa batzuk azaltzen. Trebea da Antton..ikasten ari den karrerak ere horretan zerikusia izango du. NIri ez zaizkit zenbakiak gustatzen, zenbakiek trabatzen naute..egutegian zenbakiak baino ez daude eta nik laranjaz margotzen ditut bisita egunak. HOrretarako erabiltzen ditut zenbakiak, orden horretan soilik uler ditzaket.
Lasai egon aitatxo, ikasgaia gaindituko dut, egunak kontatzen klaseko onena naiz eta.

Datorren asteko etxerako lanak ikasgelan ikasitako kanta zuri kantatzea izango da. Errotulki sorta berria dudala aprobetxaturik, kantarekin batera kuadro bat ere margotuko dizut zure gelan jartzeko!
Egun bat gutxiago..
Musutxu bat,
Libe ttikia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario