domingo, 27 de marzo de 2011

Albatroak: Coleridge eta Sarrionandia

Eta hara! Albatroa asturu oneko xoria suertatu zen
Eta untziari jarraitu zion ipar alderantza bidean,
Behelainotan eta uretako izotz arroken artetik..

The rime of the ancient  mariner. S.T Coleridge
 Joseba Sarrionaindiaren itzulpena
                       
Itsasoaren bila abiatu naiz asteburuon; zertxobait kargaturik Santiagok isuritzen duen ke eta kutsaduraz, aire freskoa arnastera ihes egin dut Maitencillo herrixka ederrera..
Hantxe ordu batzuk eman ditut olatuei begira, itsasoa harro baitago bazter honetan, eta hegaztiak paseoan ibili dira hara eta hona.. kaioak eta antxetak, kaltxori eta gabaiak..argazki bestelakoa, gaurkoa.
Dantza hartatik Albatro talde bi azaldu dira, eta nik pozik begiratu diet guztiei. Talde ederra.
Imaginazioa lanean jarri da, Txilek eman didan gainestimulua izango da, nonbait, eta Coleridgen The Rime of the Ancient Mariner ekarri nahi izan dizuet, nork eta Joseba Sarrionaindiak berak itzulia. Eder.
 
Laburrean, marinel zahar batek kontaturiko istorioa dakar:
" lehendabizi Ekuatoreruntz nabegatu ondoren, itsasontzia ekaitzek Hego Polo aldeko eskualdera eraman zuten, eta nola han, marinel zaharrak, gupidarik gabe eta abegitasun legeak apurtuz, hil zuen itsas-hegaztia..."

 Albatroa zen hegazti sakratua, eta hura hil zuen marinelak. Trajedia etorriko zen gerora, eromena, gosea. Zigorra.
Sorterrira itzuli zen ontzia, artean lagun bakarra bizirik, gainontzeko marinelak hilak baitziren zoriogaitzaren uretan. Onik, edo, lur hartu zuena, itsas-hegaztia hil izana zigortu zuen bakarra izan  zen, hain zuzen.
"Since then, at an uncertain hour,
That agony returns;
And till my ghastly tale is told,
This heart within me burns"

Loturetan irakurgai dituzue bi bertsioak, ingelesekoa eta euskarazkoa.
Bejondeizuela.

http://www.online-literature.com/coleridge/646/

http://ekarriak.armiarma.com/gordailua/ColeridgeSTMarinelZaharrarenBalada02.htm

1 comentario:

  1. Joeeee, Latxu, jarraitu halako kontu polit idazten... ikaragariak dira eta.. gainera, ze inbidia... albatroak ikusi dituzuuuuu!!!!

    ResponderEliminar