domingo, 20 de marzo de 2011

Rapa Nui: irla handia, la lejana posesión

Tepito Te- Henua
ombligo del mar grande.
Taller del mar, extinguida diadema.
  Pablo Neruda.

Rapa Nui irla ez-lekuan dago..hain dago urrun, ezen nekez pentsa baitaiteke hara iristerik dagoenik ere, hura exitzen dela pentsatzeak lanak ematen dizkio askori. Askorentzat irla magikoa da, eta hori pentsatzeko arrazoiak egon, badira. Moaiak harrizko irudiak dira, galduriko kultura baten azken aztarnak. Hildakoen oroigarri dira Moaiak, eta subjekturik gabeko begiradak dituzte, ez dira inorenak, ez-lekua eta ez-denboraren adierazle jostariak.
Holandarrak, frantsesak eta espainolak kultura eta ohiturak suntsitzeaz arduratu ziren. Gaurdaino azken arrasotak iritsi dira, klan asko bizirik dago, bizirauteko borroka batean.
 Antzinatik irlako ondasunak irlarenak berarenak izan dira; bertako lagunek ez dute jabego irizpiderik izan, dena denona izan da, gu lurrarenak, nolabait esatearren.


Hanga Roa hotela azken gatazkaren eragilea izan da, eta irlako lagunen matxinada ekarri du. Pentsa militarrez josi ( edo urratu...) zutela irla..hain arriskutsuak izango al dira Hitorangui klanekoak??
Hotela gobernuaren eskuduntzan utzi  du orain arte kudeatzen zuen familiak. Hotela da eremu pribatu bakarra irlan, eta hura orain Txileko gobernuari dagokio, orain arteko ondare sistema deuseztu dute, irlako bizilagunen kalterako.

2 comentarios:

  1. Beno hi haruntza zoazenena argazkiak bidali. Bakit nere erreflexioa ez dela zurea bezain zakona eta konbatiboa baina tira, txilen ere garrantziarik gabeko gauzak egingo dituzu ez?!!!

    mosu potolo bat!!!

    ResponderEliminar
  2. Jajaja....hau ez da Bridget Jonesen egunerokoa eh....garrantziarik gabeko pasadizoez beterik nau, haietako asko subrealismotik hurbiltxu...baie hori ez noa kontetan..bizipenak dosifikatu behar dire eta.
    Bidean dire txikikeriak be, lasai, danerako astie dau ta..
    Eskerrik irakurtearren, sikieran.
    Mosu handi bet,

    ResponderEliminar