jueves, 17 de marzo de 2011

Neure lehen lurrikararen ostekoak. Dena ez dago gure esku, kontrolpean: naturak agintzen du sarri.

Lehen lurrikara sentitu dut hemen bizi naizenetik. Goiz goizetik gertatu da: ni ohean nintzen, ez erabat lo, ametsetan koloreekin, lagun eta adiskideekin...ideiak eta irudiak dantzan dituzun amets haietakoak ziren, irudi gardenik gabekoak. Eta ohea mugitzen hasi da. Metroaren zirrara zelakoan nengoen,  neure amest erdi egiazko haietan murgildurik nintzen, noski. Jarraian ohartu naiz metrorik ez dudala etxe azpian, eta orduantxe lurraren dardara zela ikusi dut.  Goizean gertatutakoa aprobetxaturik, Txiletik zertxobait urrundu naiz, Euskal Herritik areago, eta hausnarketa interesgarria topatu dut. Inflexio puntuez dihardu, baina orain arte ezezagun, edo hain ezagun ez genituen hitzetan.
Niri dagokidanez, lurraren ikara eta dantzekin ohitzen hasi beharko dut. Dramatismo eta beldurrik gabe, txiletar erara.thttp://www.gara.net/paperezkoa/20110317/254140/es/Fukushima-marca-punto-inflexion

No hay comentarios:

Publicar un comentario