domingo, 13 de marzo de 2011

Quilombo: existitzeko askatasuna

Santiagon bada Quilombo izeneko argitaletxea; poesia bisualez osaturiko lanak argitaratzen ditu, besteak beste.
Quilombo hitzak esanahi bat baino gehiago gordetzen du bere baitan: Argentinan anabasa edo desordenarekin zerikusia duen hitza dugu. Bada, gainera, beste adiera bitxia.
Quilombo:  egonleku basatiak, oihanean bertan kokaturiko herrixka batzuk dira. Brasilgo esklabo talde libertarioek XVII. mendean sorturiko  kokalekuak dira. Haiek berezko gizarte egiturak sortu zituzten eta oihanean bizitzea erabaki zuten denek berezko zuten eskubidea aldarrikatu nahirik: izateko, existitzeko askatasuna hain zuzen.

www.quilomboediciones.cl.

1 comentario:

  1. Qué buena pinta que tiene, gautxoritxo!! Mila esker holako gauza ederrak eta bereziak gugaz konpartitzeagatik. Hurrunetik badabe, neu, behintzat, hurbil sentitzen zaitut. "Desmadre de vida que aquí brota" ;) Mosu handi-handi bat, polite!!

    ResponderEliminar