jueves, 24 de marzo de 2011

DICAP: Herri kultura babesteko eredua



Txileko musikaren historian aurrekaririk gabeko esperientzia abiatu zuen DICAP  (Discoteca del Cantar Popular) disketxeak. 1967an sortu zuen Juventudes Comunistas taldeak “X Vietnam” Quilapayun taldearen diska argitaratzeko, eta Nueva Cancion Chilena mugimenduko aitzindaria bihurtu zen. Izaeraz saltzaile baino militanteagoa zen; egitura bitxia zuen, izan ere, irabaziak alderdi komunistaren jardueretara bideraturik zeuden eta disken estetikak zein edukiak kutsu aldarrikatzaile garbia gordetzen zuten. Pinocheten diktadura garaia iritsi arte, ia hirurogeita hamar diska inguru jaso eta argitara eman zituen DICAP disketxeak. Orduan, militarrek diska gehienak suntsitu zituzten baina salbatu ahal izan ziren musikari askoren grabazioak berriro argitaratu zituzten beste disketxe baten izenean, musikari eginiko zentsura salatu asmoz. Diktadurarekin batera musikari eta artista ugarik erbestera ihes egin behar izan zuten eta disketxeak haiei zegokien ondarea itzuli ziela lagundurik, sorterritik urrun , bidegabekeriak musikaren bitartez sortu eta berauek salatzen jarraitu ahal izan zuten.
http://www.nuestro.cl/biblioteca/textos/nueva_cancion7.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario