domingo, 10 de abril de 2011

AHAZTURAREN ANTIDOTOA

                                                 Para olvidarme de ti
                                                Voy a cultivar la tierra
                                                En ella espero encontrar
                                                Remedio para mis penas...
                                                                                                          

Bitxia da ahaztura garaitzeko erabiltzen ditugun mekanismoak.
Urruntasuna ohikoa da, distantziak mina sendatuko balu lez. Oroitzapenak buru-bihotzetik ezabatzea beste ariketa mota bat da. "Reset" botoiari sakatu eta ttak, dena hutsik, hutsal, deus.
Nik ez daukat antidotorik. Ez dut edabe miragarririk dastatu. Lehian ibiltzen naiz ahazturarekin eta haren aurka egiten dut. Argazkiek hazkurea eragiten didate baina ez ditut neure bizitzatik atera nahi: ezin dut. Ezin zaitut.
Memoria historikoaren etsaiek ahaztura dute tresna, behin eragindako mina desagerrarazi eta haien kontzientzia garbitzeko edo.

Akaso ikasi behar dugu bizitakoa pizturik mantentzen, ez bereziki hura gogoratuz min emateko geure buruari, kontrakorako baizik.
Aurrera egiteko errepide malkartsua da ahazturaren aurkako bidea. Hura garaitu eta harekin bizi, herrarik gabe, horixe da osasungarriena. Erosoena ez ordea.
Ahazturaren biktima bilakatu nau, pilula jan eta aieneak loak hartu du. Nik Violeta Parraren abestia entzuten dut orduan, zigorretik ihesi.

                                 ...Las flores del jardín
                                   Han de ser mis enfermeras... 
                                                                                            Violeta Parra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario