viernes, 15 de abril de 2011

Udazkenari: El silencio de los arboles

Mi padre y yo solemos charlar
Hasta la madrugada
Bebiendo del vino de la pena
Y la esperanza
¿Alguién puede evitar el otoño
del oeste? , me dice
Los rios van perdiendo su profundidad
El caudal de la sabiduria
Y comienzan a añorar el silencio
De sus bosques
Nosotros pensamos en el hijo
El hermano, aun en el exilio
Hablamos de luchar, mientras
Los zorros
Cruzan gritando nuestros campos
Mi padre y yo envejecidos
Ahora nos miramos entre lagrimas.
Elicura Chihuailaf.



Eguraldia aldatuz doa hego hemisferioan. Munduko beste muturrean eguzkia irri egiten hasi da, egunak luzatu...hemen egunak goibeldu dira baina tenperatura atsegina dago, apenas dago hotzik, momentuz. Udazkena Txilera heldu da.

Urtaroak asmakizun modernoa direla esan ahal da. Aspaldian, bi garai baino ez zegoen: uda eta negua, hau da, hotza eta beroa. Horren arabera lurra, ganadua eta bizitza antolatzen zen, hainbesteko zehaztasunik gabe. Gerora udaberri eta udazken kontzeptuak etorri ziren...bi hitzek "uda" dute oinarri, garai batean udari zegozkion aldiak zirelako.
Egun, gero eta desitxuratuago ditugu urtaroak. Hotz behar duenean izerditan gaude eta alderantziz. Sentsazio deserosoa da, burua eta gorputza desorekatzen ditu, sarri.
Baina tira, gaur udazkenari eskaini nahi diot sarrera. Ederra dugu Euskal Herrian, eta ederrra Txilen ere. Poemak udazkenarekin batera naturak galtzen duena dakar; naturak udaberrian galdutakoa berreskuratuko du. Erbestean den senidea noizbait berreskuratzea da aita eta alabaren ametsa, zahartu ahala, akaso gero eta urrunagoa.

1 comentario:

  1. Kaixo, Latxu, hemen nago zure bloga miatzen. Ederra benetan, poesiaz beterik.
    Begira, euzkeraz moldaten naiz baina, irakurtzeko bakarrik...komentario sakon bat josteko, ez hainbeste.
    Txile asko maite dut, han jaio nintzen eta...

    Nire blogen Txileri buruz zerbait dago ea gustatez zaizun!!

    Agur bero bat!

    ResponderEliminar