miércoles, 20 de abril de 2011

Copiapo ibaia egarriz hiltzen ari da

Copiapo hitzaren jatorri argirik ez dut topatu, hipotesi batzuk baino ez. Badakigu quechuako kopa-yapu hitzean duela oinarri, turkesen zelaia; berez, copay hitzak urdin argia esan nahi du quechua hizkuntzan eta yapu, lur goldatua.  Bada behin baino gehiagotan topaturiko beste definizio bat ere: haren arabera,  "copayapu" hitzak urrezko kopa adierazi nahi du. 


 Lur ahantzia izenez ezaguna izan da Atacama,  mehatzen gotorleku ( beste bat...) Txileko III. lurraldea. Turismoak zeharo berpiztu du ingurua baina bertan eginiko garapen ekonomikoak ez zuen uraren faktorea kontuan hartu, nonbait.
Baina dela kopa, dela urrezko edo dela turkes koloreko,  ibaiaren akuiferoak agortzen ari dira berez sortu ahal duten ur kantitatea baino altuagoa kontsumitzen delako. Tartean ez dago klima aldaketaren ondoriorik, lehorte edo euri eskasiarik. Nekazariek ordea, nekez ureztatu ahal dituzte haien lurrak. Lotsa gutxi dago halako erabakien atzean, arinkeriaz , harropuzkeriaz eta zikoizkeriaz jokatzen dutenek ez dute sekula zigorrik jasotzen.
Urrezko negozioa dute enpresariek, betiko lez: uraren prezioa bikoiztu, hirukoiztu..halakoiztu egin dute.

2 comentarios:

  1. Pizkanaka, Txilek aberaztasuna, bere paregabeko edertasuna galtzen ari da...

    Eskerrik asko salatzeagatik!!

    ResponderEliminar
  2. Ez horregatik, Begoña..blog ttipi honetan salatzea beste aukerarik ez dut...kontatzeko beharrak irabazi nau....gertatzen ari dena, egiten ari diren basakeriak ezagutu ahala, haien berri ematen jarraituko dut..zuokin guztiokin konpartitzeko.

    ResponderEliminar