miércoles, 13 de abril de 2011

Sasi guztien gainetik....

Aurrekoan baserriaren inguruan aritu nintzen ikasleekin, haren atzean ezkutatzen den sinbologia azaldu nien; euskaldunok beti izan ditugu gure sinesmen propioak , batzuk mitoei loturikoak, asko eta asko lurrari berari loturikoak.
Bada, eguzkiloreaz, erramuaz eta sorginez ari nintzela, ikasleak animatu eta hemen, Txilen dauden sinesmen batzuen berri eman zidaten. Polita izan zen, danok ohartu ginen jatorrizko herriok asko dugula komunean, sinesmen gehienek pacahamama-amalurrean dutela oinarri. 

Geure bazter askotan bezalaxe, hemen ere horma-erruda, edo iturri-belar zuria tradizio luzeko belarra dugu; ez da kasualitatea geurean baserrietako hormei besarkaturik agertzea, etxekoak babestu eta izpiritu maltzurrak uxatzeko. Txileko iparraldean, besteak beste, hori berori erabiltzen dute helburu bera betetzeko.  Etxeko atarian zintzilik utzi eta hura lehortzea etxea jite edo espiritu maltzurrez garbirik dagoen seinale da. Iparralderago objektu sakratu bat lurperatu ohi dute eraiki behar duten lur eremuaren azpian, sorginkerien erasoetatik babesteko edo.
Hiriak  magia hura desegin du, gurean bezala.  Paradoxa berria. Enegarrena. Ederra

No hay comentarios:

Publicar un comentario