domingo, 17 de abril de 2011

Tatioko geiserrak arriskuan...

...ustiaketa geotermikoaren izenean...
 
Geiserretatik eratortzen den energia elektrikoaren bideragarritasuna neurtzeko 2.000-2.500 metro inguruko zuloak egin dituzte geiserretan.
Lickan Antayek 12.000 urte daramate Atacama basamortuko lur arrakalatuetan. Nekazariak dira lanbidez.
Halaber, turismoa dute iturri ekonomiko nagusia. Aitzitik, turismoaren txanponak alde bi dauzka: batetik, nahiz eta beronen bitartez dirutza ikaragarria jaso, 400 lagun inguru desgertzeko zorian diren Aymadi, Taira eta Valachuzen herrixketan bizi dira, erabat isolaturik. Bestetik, turismoak jatorrizko herrien berezko bizilekua ostu du, bertan hotel ugari sortu dira bizilagunen baldintzak kontuan izan gabe, haien ohiturekiko begirunerik adierazi gabe. Ez dituzte haien eskubideak errespetatu. Ondorioz, nekazari askok haien bizilekutik ihes egin behar izan dute, lasaitasun bila, besteak beste.
Geiserretako manipulazioak ondorio larriak eragin ditu naturan eta bertako biztanleengan: Loa ibaia agorturik dago eta jada ezin ditu biztanleak elikatu. Ura ondasun preziatua da: baliabide naturala bada ere, enpresek eta multinazionalek ur eremuak erosi dituzte hotelak eta terma pribatuak eraikitzeko. Parez-pare Lickan Antayak egarriak jota daude, eta haien jatorrizko lur eremua hilzorian.

2 comentarios:

  1. Betikoa! Zergatik edertasuna beti arriskuan...?

    Beharbada, ditxosozko pribatizazioagatik ?

    Edertasuna doahainik eta sekretuan mantendu behar da babesteko...Modan jartzen bada...jai daukagu!

    Muxu!

    ResponderEliminar
  2. Halaxe da, Bego..erabat ados zuk esandakoarekin...baina beitu, edertasuna erakusteko joera daukagu, polita dena konpartitu, dastatu...ta horrek sarritan kaltea baino ez du eragiten... akaso halako leku ederrak sekretupean mantendu behar dira, ederraak izaten jarraitzeko!
    Mosuek,
    Olatz

    ResponderEliminar