domingo, 24 de abril de 2011

Haizeak daroa..

A palabras necias, oidos sordos dio gaztelaniazko esaerak. Gurean Zoroaren esanak ez punta eta ez ipurdi, esan ohi da, besteak beste. 
Gotzon Garatek hala jaso zuen "Errefrauak eta Atsotitzak" lanean. 
Ahozko tradizioa egiaz beterik daukagu, herriari berari begiratua eman eta hark ditu garen guztiaren giltzak, hitzak, eskutitzak.

Udan 33 mehatzari lurrazpitik 700 metrora irten ezinik egon ziren. Gertaerak mundu mailan ohiartzun ikaragarria izan zuen, eta zorionez, langileak onik irten ziren. Istripuak agerian utzi zuen zein baldintzetan egiten duten lan eta mundua haiei begira dagoenean, zein azkar bilatzen diren azaleko irtenbideak. Lurrikararekin antzeko zerozer gertatu zen; 2010eko lurrikara gertatu zenean, gobernuak ez zuen bidean zen tsunamiaren berririk eman eta sarraskia gertatu zen Concepcionen, Txileko hegoaldean. 2011ko otsailean gertaturiko beste lurrikararekin aldiz, babes neurriak biderkatu zituzten, arriskurik ez zegoela bazekiten ere. 
Estatuaren marketing estrategiak dira, estalki antzuak.
Harrezkero ez da ezertxo ere aldatu..oraindik ere 200 mehategi abandonatu baino gehiago dago garbitu barik eta osasunerako arriskutsuak dira: gai toxikoak isuritzen dituzte eta ez dituzte segurtasun neurriak betetzen.
Joan den otsailaren 27an lau mehatzari zendu ziren istripu baten ondorioz. Inork ez du tutik esan horren inguruan. Inguruko ur isuriak kutsatzeko arrisku larria dago.
Erabakien atzean ez dago gizatasunik, estatuak ez du herrian pentsatzen, despotismo modernoaren pentsuan bizi gara.
Haiek erabakitzen dute zein albiste "munduratu". Haiek erabakitzen dute zein den albistea eta nola kudeatu. Haiek herria heriotz zigorrera kondenatzeko gaitasuna dute,  herritar xumea heroi bilakatu ahal dute.
Gaurko albiste dena baina, biharko, deus ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario