sábado, 2 de abril de 2011

Bidaia iluntasunera

Negu gorria hegoaldeko herrixkan. Ohi bezala, gure aitona Alejandro lanera joateko prest da. Goizeko bostak dira eta mehatzera abiatzeko dago. Hankak buztin gorriz zikintzen zaizkio eta euria gogotik ari du. Blai dago aitona, eta ateri mantentzen den geltoki bakarra du jomuga, bertatik lanera eramango duen autobusaren zain. Autobus handi eta hotza, isiltasuna nagusi, nahiz eta inguruan lankideak izan. Zein zaila den haien hausnarketetan murgiltzea..zein zaila den asmatzea ametsetan edo ametsgaiztotan ari diren.. gure aitonak eskuak astintzen ditu, hotz behar du, inondik ere; mehategira iritsi eta arropaz aldatzen da. Nik ez dakusat ezer garbirik, hainbeste gizon dira haren ondoan..begibistakoa lausoturik daukat. Aitona kaiolan sartu da eta haren begi dirdiratsuak iluntasunean galdu dira. Kaskoetako argiek izarren konstelazioak irudikatzen dituzte eta badirudi, une batez, iluntasunari gailenduko zaizkiela. Lanaldia hasi da eta aitonak gogor jotzen dio harriari, txunditurik nauka, kasik beldurtu ere egiten nau. Eskerrak harri beltza zulatzea beste helbururik ez duena.

Bero sapa lurrazpian. Aitona izerdi patsetan, baina berdin dio, ondo baitaki une latzak bizi dituela herriak, eta etxera sosak eraman behar direla. Beste aukerarik ez dauka. Ez dago. Halako batean garrasi itoak: gasa! Grisú gasa, grisú gasa...gizonak harrapaladan ihesi doaz, izu laborian. Oihu mingarria, aieneak. Bat-batean: siltasuna, dena bare. Ilun. Ez dakusat ezer eta dardarka nago, non dago aitona? Hotz naiz. Begiak indarrez itxi eta aitonaren irudia datorkit, irribarretsu. Irekitzeko adorea bildutakoan, logelan naiz, neure ohean. Ametsa izan dela ondorioztatzen dut baina zalantza izpia dut barrenean, ametsak ez ote nauen garraiatu behinola aitona bizi izan zen bazter hartara, berak bizitako sufrimendua lehen eskutik ezagutu eta garai hartako Lotako familien borrokaz jabetzeko.
"Un Instante en la Oscuridad” ipuinaren bertsioa.


Uno de los cuentos premiados el 2011 en el concurso literario de la cuenca del carbón "Me lo contaron mis viejos", organizado por el Centro Cultural Pabellón 83 de Lota.

No hay comentarios:

Publicar un comentario