viernes, 20 de mayo de 2011

Al-Nakba gogoan. Mahmud Darwish eta poesia armatua.

Literatura aldarrikapen arma bailitzan tratatu behar dela esan zidan idazle maitatu batek. Aski barruraino gorderik geratu zaizkit bere hitzak. 
Mahmud Darwishen lanak ezagutzeko aukera izan dut. Miserien gainetik mintzo zen Mahmud; haren poesiari balak zerizkion, literaturaren samurtasunak eta errealitatearen kolorerik gabeko argazkiak koktel iraultzailea sortu zuten.

POETAK ETA BANDERAK

   My pen is a weapon
Peadar O'Donnell

Mahmud Darwish poetaren hileta argazkiari begira nago.
Hilkutxaren gainean bandera palestinarra ipinita daroa
eta dozenaka esku hura ukitu nahian dabiltza:

Hil ezina zara, Darwish, hil ezina gure bihotzetan!

Ez dakit zeinek esan zuen
banderak poeten hilkutxen gainean jartzeko direla,
Herriaren poeta hilak janzteko,
Herri osoaren besarkada, laztana,
maitasuna adierazteko direla.
Eta nik ere halaxe uste dut:
banderak oihal margotu hutsak dira
ez badaukate herri oso bat atzean,
borroka duina alboan.

Argazkiari begira nago, begiak bahituta,
eta photoshoparen beharrik gabe esan liteke
Mahmud Darwish poetaren hilkutxa hegan doala
laztandu nahi duten eskuen itsaso horren gainetik.
Paddy Rekalde



63 urte igaro dira Israelgo estatua sortu zenetik, Palestinari hari zegokion lur zatia ostu ziotenetik. Geroztik bi herri lehian daude, eta mundua ikuskizun zital horren lekuko lotsatia ( edo lotsabakoa) da.
Nazioarteko estatuek ezer gutxi egin dute Palestinaren alde, haien eskubideen defentsan. Israelek aingeruekin egiten du lo eta palestinarrak ametsgaizto itsuan bizi dira, odolezko oheetan.
Asko gara Palestinaren mina sentitzen dugunok, hildakoak madarikatzen ditugunok, Israeli boikota egiteko erabakia hartu dugunok.
Palestinak, erreprimiturik dauden beste hainbat herri bezalaxe, existitzeko eskubidea du, herri askea izatekoa.
Eta hori lortu bitartean, ez zalantzarik izan palestinarrek eutsiko diotela, egunero-egunero senide eta adiskideen hilkutxak Palestinako banderaren gainetik  garraiatu behar badituzte ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario