miércoles, 4 de mayo de 2011

Carabineros de Chile: tus amigos. Siempre

Argi gera dakizuen, adiskideok:
Ez dakit norenak, neureak behintzat, ez.

" Somos futuro; somos seguridad; somos Chile"

Halako leloa darabilte telebistan. Metroa kontent da segurtasun neurri zorrotzena daukalako Txileko Santiagon. 200 kamara baino gehiago, segurtasun gizonak nonahi eta herritarrak des-informaturik edukitzeko telebista kate pribatua: Metro Tv. Hura koktela, lagunok.
Albiste tragikoak, bideo klipak eta izenburuan ekarri dizuedan kanpainaren antzeko perlak agertzen dira, tarteka-marteka.



Somos futuro... zuen erara ehunduriko jendarte mailakatuan, bai.
Somos seguridad... gutxi batzuena; aberatsena, txiroez beteriko herrialdean; estatuarena. Herriaren segurtasun eza zarete harrokeriaren itsasoan.
Somos Chile... aldeak nabarmendu eta  jendartearen errealitatearen zati bat bazkaldu duena zarete. Zuen neurrira egindako Txile zarete, ez herriaren beharrizanak asetu eta jendearen gabeziak konpontzeko tresna.

Argi gera dakizun, karabinero. Nor zaren. Eta zer zaren.
Ez herriari adar gehiagorik jo,ez traba gehiagorik jar.
                                                                                         Utziozu ibiltzen..

No hay comentarios:

Publicar un comentario