domingo, 15 de mayo de 2011

Ikusmirak, ametsak eta borroka: maputxeen gose grebaz

Yo soy la visión
de los antiguos espíritus
que durmieron en estas pampas.
...
Soy el sueño de mi abuelo
que se durmió pensando
que algún día regresaría
a esta tierra amada.
...
He corrido a recoger el sueño
de mi pueblo
para que sea el aire respirable
de este mundo.
Leonel Lienlaf


Halaxe, Txileko hegoaldean, maputxeen lurraldean, 60 egun baino gehiago igaro dira lau lagunek gose greba abiatu zutela. Gobernuak lurrak ostu nahi dizkietinteres ekonomikoak argudiaturik. Egia esan, han eta hemen, arrazoi berdintsuen izenean jendea atxilotzen dute, legeak moldatzen dituzte, terrorista berrien perfilak sortzen dituzte...Ez dago misterio handirik afera honetan. Errealitatea gordina da, eta estatua agerian geratu da. Akaso horrexegatik hain da urria kalera iristen den informazioa. Buelta asko eman behar da albiste fidagarriak entzun eta irakurtzeko. Estatuak komunikabideak kontrolpean ditu, informazioa salgai egongo balitz lez, estatuak egunkari eta telebista kateak erosi ditu. Lotsagarria.
Egoera larrian daude, okerrerera egin du haien osasunak, eta bistan da datozen egunotan ez dela aldaketarik egongo. Gobernuak bestelako lehentasunak ditu.
Eta demokraziaren izenean lege antiterroristan oinarriturik  lurren defentsan aritu direnak epaitu dituzte. Ondorioa askorentzako ezaguna da, zoritxarrez:20 eta 25 urteko kartzela zigorrak, eskubideak urraturik. Bortizkeriaren adiskidea da estatua: bost egunetako inkomunikazioa, torturak...

Hay que caer y no se puede elegir dónde.
Pero hay cierta forma del viento en los cabellos,
cierta pausa del golpe,
cierta esquina del brazo
que podemos torcer mientras caemos.
                                            Roberto Juarroz


Ikusmira antzekoak ditugu, amets berdintsuek bahitzen gaituzte gauez eta borroka dugu bide bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario